Haur Hezkuntzako ikasleek natur ingurunea ezagutu eta bizitzeko arazo egoerak aurkituko ditugu.
Lehen Hezkuntzako ikasleek natur ingurunearen ezagutza eta babesean sakontzeko arazo egoerak aurkituko ditugu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ondare natural eta kulturalean sakontzeko arazo egoerak landuko ditugu.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek ondare naturalaren balioa eta kudeaketari buruz gogoeta egiteko arazo egoerak landuko ditugu.
Landarlan, herritar ezberdinez osaturiko elkartea (baserritar, ekonomialari, erretiratu, idazkari, ingeniari, ingurumen hezitzaile, industria langile, irakasle, unibertsitate ikasle) izanik, gure ezagupenek eta gure pasioek bat egiten dute Ingurumenaren aldeko zaintza eta babeste lanetan.
Erliebeak eta mendiak nola sortzen diren aztertuko da, honekin batera geologiako kontzeptu interesgarriak argitzen lagunduko digu.
Bideoa ikusi
Iturriraino etortzen zaigun ura nondik datorren eta naturarentzat zein garrantzitsua den jakiteak denoi egingo digu mesede.
Bideoa ikusi
Landare eta zuhaitz espezie desberdinen kokaleku eta ezaugarriei buruzko azalpenak emango zaizkigu, eta babesturiko zenbait espezieri aipamen berezia egingo zaie.
Bideoa ikusi
Mapa honetan hainbat arlorekin erlazionaturiko intereseko elementu askoren kokalekuak aurkituko ditugu.