Derrigorrezko bigarren hezkuntza

Ekologista al naiz?

  • Arloa: Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Biologia, Etika, Teknologia
  • Maila: DBH osoa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza eta Hiri eta komunitate jasangarriak.

Interneten lan bat egiten ari zinen bitartean, kartel erakusketa batekin topo egin duzu. Horietatik asko ezagutzen dituzula iruditu zaizu.

Argazki erakusketaren iruzkinetara jo duzunean, kartel horien aldeko eta aurkako iruzkin ugari irakurri dituzu. Badirudi gai gatazkatsua dela mugimendu ekologistena.

Asmatuko al duzu euskal mugimendu ekologistaren bilakaeraren eta gaur egungo egoeraren azterketa bat egiten eta informazio guztia poster batean sintetizatzen?

Beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, informazio ugari lortuko duzu.

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago