Derrigorrezko bigarren hezkuntza

Zaindu dezagun biodibertsitatea

  • Arloa: Biologia, Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Etika, Euskara
  • Maila: DBH osoa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Beheko artikuluaren lehen atala irakurri dugu prentsan (osorik):

Artikulu horren arabera, badirudi arazo larriak ditugula, bai ingurumen ikuspegitik eta baita ikuspegi sozioekonomikotik ere. Aldaketa baten beharra nabarmena dela dirudi. Horregatik, gizarteak ezagutu eta baloratu egin behar du natur ondarea, eta ahal duen guztia egin behar du hurrengo belaunaldiei egoera onean uzteko.

Gure agintariek, zenbait kasutan, ez dituzte sistema jasangarri bat eraikitzeko erabakiak hartzen. Adituek diote jada berandu gabiltzala. Guk, geure txikitasunetik, asko egin dezakegu gizartea eta sistema eraldatzeko. 

Horrenbestez, egun daukagun egoera ikertuko dugu, hobetzeko zer egin dezakegun hausnartuko dugu, eta, gizartearen parte garenez, soluziorako proposamen bat diseinatuko dugu, mundu ekitatibo, solidario eta jasangarri bat eraikitzeko.

Gure lurralde administrazioen jokabidea aldarazteko gai izango al gara? Proposamen bat egingo al diegu? Goazen planeta salbatzera!

Ziur beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, informazio ugari lortuko duzula.

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago