Legezko oharra
Legezko ohar eta argibide hauek arautuko dute naturanhezten.eus atariaren zerbitzuaren erabilera, Landarlanek Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duena.
Landarlan Ingurumen Elkartearen helbide soziala Urdaneta 41, 2.4 – 20240 Ordizia da, eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatua dago, AS/G/10660/2003 zenbakiaz, bere IFK-zka. G-20839452 du.
Eskainitako Zerbitzuetako orrietan nabigatzeak eta kontsultak egiteak esan nahi du onartu egiten direla ondoren deskribatuko diren baldintza orokorrak.
Ataria erabiltzeko baldintzak
Ataria legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak.
Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak erabiliko honako kasuotan: legez kanpokoak diren edo Legezko Ohar honetan debekatuta dauden helburu edo ondorioak sortzen direnean; hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen direnean; edota Landarlan Ingurumen Elkartearen edo Interneteko beste edozein erabiltzaileren Zerbitzuen, tresneria informatikoen, agirien, artxiboen eta edozein tresneria informatikotan gordeta dauden era guztietako edukien ohiko erabilera edozein modutan kaltetu, gainkargatu, hondatu edo galaraz dezaketenean.
Bestelakorik adierazten ez den bitartean, Atariko web orrien edukia (besteak beste irudiak, testuak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak barne, mugarik gabe) Landarlan Ingurumen Elkartearen edo hirugarrenen jabetza intelektuala da. Landarlan Ingurumen Elkarteak ditu eskuratuta web orri hauen gaineko jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, eta Erabiltzaileak orri hauetan sartzeak eta hauek erabiltzeak ez du inola ere esan nahi Landarlan Ingurumen Elkartearen titulartasun nahiz jabetzakoa den edozein elementu erabiltzeko lizentzia edo eskubiderik eman denik.
Debekaturik dago web orri hauen edukiekin egin daitekeen kopia, bikoizketa, birbanaketa, merkaturatze edo beste edozein jarduera, baita iturriak aipatuta ere, Landarlan Ingurumen Elkartearen adostasun berariazko eta idatzizkorik gabe.
Erabiltzaileak une bakoitzean erabilgarri dauden Zerbitzuen bidez edo kontsulten bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Zerbitzuak harpidetzeko eta kontsultak egiteko beharrezko formularioak betetzerakoan ematen dituen datu guztien egiazkotasuna bermatzen du Erabiltzaileak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da Landarlan Ingurumen Elkarteari emandako informazio guztia etengabe eguneratuta mantentzea.
Landarlan Ingurumen Elkarteak debekatu egiten du Atarira sartzeko estekak jartzea, baldin eta aldez aurretik berariazko baimena eman ez badu horretarako.
Adingabeek, Zerbitzuak erabili ahal izateko, beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena jaso behar dute aurrez, eta beraiek izango dira beren kargura dauzkaten adingabeek egindako ekintzen erantzule.
Edozein kontsulta edo jakinarazpen egiteko, zalantzarik gabe jarri gurekin harremanetan Atariko Harremanetarako atala erabiliz edo mezu elektroniko bat hona bidaliz: landarlanelkartea@gmail.com
Edozein jakinarazpen bidaltzeak Pribatutasun Politika onartzen dela esan nahi du.
Legezko Ohar honetan ezarritakoa urratzen duten Erabiltzaileei, aurrez ohartarazi beharrik gabe eta edozein unetan, kendu edota eten ahal izango dizkie Zerbitzuak Landarlan Ingurumen Elkarteak.
Bermeen bazterketa
Landarlan Ingurumen Elkarteak beretzat gordetzen du Atarian dagoen informazioa edozein unetan eguneratu eta aldatzeko eskubidea, eta egoki deritzonean bertarako sarrera aldi baterako edo behin betiko mugatu eta galaraztea.
Landarlan Ingurumen Elkarteak ez ditu bermatzen Ataria eta Zerbitzuak erabiltzearen gaineko pribatutasun eta segurtasuna. Bereziki, ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek ezin izango dituztenik jakin Erabiltzaileek Atariaz nahiz bertako Zerbitzuez egiten duten erabileraren izaera, baldintzak, ezaugarriak eta inguruabarrak.
Landarlan Ingurumen Elkarteak ez du bermatzen bere Atariko Edukien edo eman daitezkeen Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna eta eguneratzea.
Atariak loturak ezartzeko hainbat gailu tekniko jarri ahal izango ditu Erabiltzaileen esku; hala nola, eta besteak beste, link-ak, banner-ak, botoiak, direktorioak eta bilaketako tresnak. Tresna hauen bidez, Erabiltzaileak hirugarrenenak diren edo beraiek kudeatzen dituzten web guneetara sartu ahal izango dira (aurrerantzean, “Webgune Estekatuak”).Estekak hauekAtarian ezartzeak duen helburu bakarra hau da: Interneten eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzen eta eskuratzen laguntzea Erabiltzaileei.
Landarlan Ingurumen Elkarteak ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere hirugarrenek Atariaren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuek birusik edo sistema informatikoan, agiri elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementurik ez dutenik.
Bilaketa-tresnen emaitzak zuzenean hirugarrenek ematen dituztenez, Landarlan Ingurumen Elkarteak ezin ditu emaitza horiek kontrolatu.
Landarlan Ingurumen Elkarteak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek beren web orrien bitartez elkartrukaturiko informaziotik ondoriozta daitekeenaz. Web orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpen horien egileak izango dira. Horren haritik, Landarlan Ingurumen Elkartea jardunbiderik egokienak garatzen ditu bere webgunetik kentzeko zilegi ez diren edo iraingarriak diren edukiak, baldin eta eskubideak urratu edo hirugarrenen aurkakoak izan badaitezke. Erabiltzaileak ezagutzen badu horrelako edukirik, mesedez, jar bedi harremanetan: landarlanelkartea@gmail.com
Landarlan Ingurumen Elkartearen web orrien erabiltzaileak beharturik daude web orri horiek legeen eta usadioen arabera erabiltzera, eta Landarlan Ingurumen Elkartearen edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori urratzeagatik eragin daitezkeen kalteez.
Datu pertsonalak babestea
Webguneko zerbitzu batzuk erabili edo kontsultak bidali ahal izateko, Erabiltzaileek aurrez Landarlan Ingurumen Elkarteari zenbait datu pertsonal eman beharko dizkiote. Landarlan Ingurumen Elkarteak bere Datuen Babeserako Politikan zehazturiko xede eta baldintzen arabera tratatu eta erabiliko ditu Datu Pertsonal horiek.
Landarlan Ingurumen Elkarteak cookie-ak erabiltzen ditu Erabiltzaile batek Atariko web gune eta orrietan zehar nabigatzen duenean. Atariko web gune eta orrietan erabil daitezkeen cookie-ak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik elkartzen dira, eta ez dituzte berez Erabiltzailearen izen-abizenak ematen. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak jasotzen dituenean bere pantailan ohar bat ager dadin bere nabigatzailea konfiguratzeko, eta bere disko gogorrean cookie-ak ezartzea ekiditeko. Honen inguruko informazio gehiago izateko, zure nabigatzailearen argibideak irakurri beharko dituzu. Ataria erabili ahal izateko, beharrezkoa da Landarlan Ingurumen Elkarteak bidalitako cookie-ak ezartzeko baimena ematea Erabiltzaileak.
Datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-neurriak ezarri ditu Landarlan Ingurumen Elkarteak, eta babes hori areagotzeko beste bitarteko eta neurri batzuk ezartzen saiatzen da. Hala ere, Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak jakin behar du Erabiltzaileak.
Legeria aplikagarria
Legezko Ohar honen alderdi guztiak Espainiako legeriak arautzen ditu.