Datuak babesteko politika
Landarlan Ingurumen Elkarteak erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, Landarlan Ingurumen Elkarteak legez eska daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan oinarrituta. Era berean, eskuragarri dituen babes-baliabide tekniko gehigarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.
www.naturanhezten.eus webguneak “cookieak” erabil ditzake erabiltzaileek webgunearen orriak bisitatzean, euren nabigatzailea eta konfigura ditzaketen bestelako elementuak identifikatzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake “cookieak” jaso dituelako abisua jasotzeko, eta, hala badagokio, disko gogorrean ezar daitezen saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuak informazio hori zabaltzeko.
Arau orokor gisa, Landarlan Ingurumen Elkartearekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko dira inprimaki baten bitartez. Horri dagokionez, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduaren helburuen eta baliabideen berri emango da, interesdunaren baimena eskatuko da datuak tratatzeko eta zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela bermatuko da. Politika horrek honako hauek zehaztuko ditu:
Pribatutasun-deklarazioa
Pribatutasun-deklarazio horren arabera, Landarlanek aditzera ematen du zuk eman duzun informazioa erabiltzeari dagokionez abian jarriko duen politika:
Tratamenduaren arduraduna
Landarlan Ingurumen Elkartea zuk eman dizkiozun datuen Tratamenduaren Arduradunak da. Datuen Babesari buruzko galderak egiteko edo kexak adierazteko, honako hau da taldearekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: landarlanelkartea@gmail.com
Helburua
Interesdunek ematen diguten informazioa helburu espezifiko bat kudeatzeko tratatzen dugu Landarlanen. Izaera pertsonaleko datuak tratatzearen xede diren helburu espezifikoen barnean gauzatzen diren jardueren artean honako hauek daude: gure erabiltzaileek eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatzea, hezkuntzako edukien inguruan www.naturanhezten.eus webaren erabiltzaileekin hartueman bat sortzea, eta abar.
Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako izaera pertsonaleko datuetan oinarrituta.
Lortutako datuak ez dira gordeko tratamenduaren helburua bete ahal izateko eta kasu berezi bakoitzean aplikatzen den indarreko legezko araudia bete ahal izateko behar den denbora baino gehiago.
Lortutako datuak ez dira erabiliko hasieran adierazitako tratamenduak ez diren ondorengo tratamenduetarako interesdunaren baimena aurretik lortu gabe.
Landarlan Ingurumen Elkartean honako datu pertsonalen kategoria hauek tratatzen dira:
- Identifikatzeko datuak
- Akademikoak.
Arau orokor gisa, ez da kategoria bereziko daturik tratatzen. Egin behar den tratamendua dela medio, datu mota hori ezinbestekoa bada, interesdunari baimena eskatuko zaio lehenago, eta horretarako aurreikusitako segurtasun-neurri espezifikoak hartuko dira.
Legitimazioa
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria bi alderdien arteko onespena da. Egin behar den tratamenduak horrelakorik eskatzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da eta kontratu hori egikaritzea legezko oinarria izango da aldez aurretik aurkeztutako eskaintzan azaltzen diren datuen tratamendurako, betiere eskaintza horretan jasota dauden hitzen eta baldintzen arabera.
Hartzaileak
Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraziko zaizkienik, legezko betebeharren bat badago izan ezik. Aukera hori aurreikusten bada, Landarlanek zure baimena eskatuko du.
Eskubideak
Edozein pertsonak berrespena lortzeko eskubidea du Landarlan Ingurumen Elkartean pertsona horiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko.
Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datuak ken ditzaten eskatzeko, beste hainbat arrazoiren artean, datu horiek biltzeko izan ziren helburuetarako behar ez direnean.
Zirkunstantzia batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
Zirkunstantzia batzuetan eta datuen erabilera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka egon daitezke. Landarlanek datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko legezko arrazoiak badaude edo egon litezkeen erreklamazioei erantzun behar bazaie edo erreklamazio horiek defendatu behar badira.
Interesdunek eskubidea dute Landarlanen dauden datuen eramangarritasuna eskatzeko, datu horiek tratamenduaren beste arduradun batengana eramateko. Landarlanek eramangarritasun hori egingo du datuen formatu eramangarriak erabiliz, betiere teknikoki egin badaiteke edo neurriz kanpoko ahalegin bat egin behar ez bada. Eskubide horietaz baliatzeko, edozein pertsonak email bat bidal dezake landarlanelkartea@gmail.com helbidera.
Helburu espezifikoren bat betetzeko baimena eman bada, interesdunek eskubidea dute baimen hori edozein unetan kentzeko, eta horrek ez du eraginik izango zilegitasuna kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Interesdunek erreklamazio bat jar dezakete Datuak Babestearen alorreko Kontrol Agintaritza eskudunean, bereziki beren eskubideak baliatzeari dagokionez pozik geratu ez badira.
Segurtasuna
Landarlan Ingurumen Elkarteak tratamendu bakoitzaren arabera eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ere ezarri ditu, Landarlani emandako datu pertsonalak galdu, behar ez bezala erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko. Landarlanen Naturan Hezten webak hirugarren lekuetarako loturak eskaintzen ditu. Lotura horiek kontrolatzen ez direnez, hobe duzu pribatutasun-arloko praktikak arretaz irakurtzea.