Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Zuhaitzak, karbono gordailu

  • Arloa: Matematika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika
  • Maila: DBH osoa
  • 2030 agenda helburua: Hiri eta komunitate jasangarriak, Klimaren aldeko ekintzak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Gure mendietan edota ikastetxe inguruko berdeguneetan topatu ditzakegun zuhaitzek klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzen digute. Izan ere, fotosintesi prozesuaren bidez, zuhaitz hauek atmosferako karbono dioxidoa xurgatu eta beraien biomasan metatzeko gaitasuna daukate.

Neurtu eta kalkulatuko al duzu zure inguruko zuhaitzek zenbat karbono gordetzen duten beren baitan?

Hasteko, zuhaitz baten edo batzuen espezieak identifikatu eta dimentsioak neurtu/estimatu ondoren, erreferentziazko balio batzuetan  oinarritutako kalkulu batzuk garatu ditzakezu (irakaslearen laguntzarekin). Hori eginda, zuhaitz batek/batzuek biomasan metatzen duten karbono kopurua estimatzea lortuko duzu.

Mendiko botak ongi lotu, motxila prestatu eta goazen basora!

 

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago