DBH
Toponimoak gara
- Arloa: Euskara eta Literatura, Geografia eta Historia
- Maila: DBH osoa
- 2030 agenda helburua: Hiri eta komunitate jasangarriak, Lehorreko ekosistemetako bizitza eta Hizkuntza eta kultur aniztasuna
Euskal Herrian toponimia oso aberatsa daukagu, ia txoko guztiak izendatu ditugu, baina, tamalez, hauen inguruko ezagutza eta erabilera gutxitzen ari da.
Eta zuk, ezagutzen al duzu zure herriko toponimorik? Ikertu dezagun pixka bat!
Herri edota eskualdeko toponimoak ezagutu eta hauek ingurune fisikoarekin duten lotura aztertzen saiatu. Toponimoen esanahiei erreparatuz, tokiko elementuak, lekuko ezaugarriak, giza-erabilerak, etab. deskribatzen zituztela ikusiko duzu.
Hartu herriko mapa eta goazen izendaturik ditugun txokoak ezagutzera!