Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Sendabelarra, naturako altxor ezezaguna

  • Arloa: Natur zientziak, gizarte zientziak, euskara
  • Maila: DBH osoa
  • 2030 agenda helburua: Osasuna eta ongizatea, Hiri eta komunitate jasangarriak, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, Lehorreko ekosistemetako bizitza eta Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Gure arbasoek, gertuko naturatik bizi ziren eta tentuz begiratzen zioten sendabelarrei ere. Horrexegatik, osasunean ere autonomiarekin gozatzen zuten.

Baina, gaur egungo gizartea, tamalez naturatik urrundu eta ezer gutxi dakigun, sendabelarren inguruan ere. 

Bizitzen ari garen osasunaren garai kezkagarri hauek ere ematen dute zer pentsatua…

Hori gutxi balitz,  herriko farmaziek, arazo batzuk tarteko, greba aldi luze bat hasi dute. Talde bat elkartu da, norbera ahaldundu eta norberaren zainketan autonomia lortzeko bidea jorratzeko. Lan ildoen artean, sendabelarren gaiari heldu diote herriko osasun arazoei irtenbidea eman nahian. Horretarako, bolondres bila ari dira.

Animatuko al zarete, sendabelaren inguruko azterketa bat egin eta talde horri laguntzen?

Horretarako, sendabelarren inguruko informazio bilketa, sendabelarren identifikazioa eta ezaugarrien azterketa sakona egitea komeni da. 

Nola da bere izen herrikoia? Eta zientifikoa? Zein lekutan hazten da? Nolako hostoak ditu? Noiz komeni da biltzea, loretan, aurretik edo ondoren? Landarearen zein zati erabiltzen da? Zein osasun arazori laguntzen dio? Nola hartzea komeni da? Ba al du, kontuz ibili beharreko aipamenik?

Belarriak prest, begiak erne eta bihotza irekita, ekin ba lanari!!

 

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago