Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Sagarrondoen historia eta egoera

  • Arloa: Natur zientziak, gizarte zientziak, Historia eta Inglesa
  • Maila: Batxilergoa eta lanbide heziketa
  • 2030 agenda helburua: Hiri eta komunitate jasangarriak, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, Lehorreko ekosistemetako bizitza eta Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Sagarra eta sagarrondoak, euskal nortasunaren oinarrian kokatzen dira. Sagarra izan da, gure lurreko fruitu nagusia, baserrietako etekin ekonomikoa eta gure sagardoaren oinarria.

Eta halaxe kontatzen dute gure arbasoek, baserri inguruak sagar lorez janzten zirela udaberrian. 

Gai honekin lotuta, Erasmus programaren barne, Italiako ikastetxe bateko ikasleekin elkartruke esperientzia egiteko gonbidapena jaso duzue. 

Horretarako, bi herrialdeek amankomunean duten gai bati heldu diozue, hau da, sagarrondoak eta sagarra. 

Beraz, Italiarrak etortzen direnerako, animatzen al zarete, sagarrondoen historia eta gaur egungo egoeraren azterketa bat egin eta aurkezpen bat prestatzera?

Horretarako, sagarrondoen ekoizle bati edo sagardoa ekoizten den lekura bisita egitea komenigarria da, sagarrondoak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain,  iturri ezberdinen bidez,  informazio bilketa egitea, atal ezberdinak landuz.

Goazen ba, lanean hastera!!

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago