Sagarra eta sagarrondoak, euskal nortasunaren oinarrian kokatzen dira. Sagarra izan da, gure lurreko fruitu nagusia, baserrietako etekin ekonomikoa eta gure sagardoaren oinarria.
Eta halaxe kontatzen dute gure arbasoek, baserri inguruak sagar lorez janzten zirela udaberrian.
Gai honekin lotuta, Erasmus programaren barne, Italiako ikastetxe bateko ikasleekin elkartruke esperientzia egiteko gonbidapena jaso duzue.
Horretarako, bi herrialdeek amankomunean duten gai bati heldu diozue, hau da, sagarrondoak eta sagarra.
Beraz, Italiarrak etortzen direnerako, animatzen al zarete, sagarrondoen historia eta gaur egungo egoeraren azterketa bat egin eta aurkezpen bat prestatzera?
Horretarako, sagarrondoen ekoizle bati edo sagardoa ekoizten den lekura bisita egitea komenigarria da, sagarrondoak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, iturri ezberdinen bidez, informazio bilketa egitea, atal ezberdinak landuz.
Goazen ba, lanean hastera!!