Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Nondik dator jaten duguna?

  • Arloa: Natur zientziak, gizarte zientziak
  • Maila: Batxilergoa eta lanbide heziketa
  • 2030 agenda helburua: Osasuna ta ongizatea, Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, Desberdintasunak murriztea, Hiri eta komunitate jasangarriak, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Egunerokotasunean, hartzen ditugun erabaki txikiek, eragin izugarria dute, gu bizi gareneko inguruan.

Elikagaien kontsumo ohiturak oso barneratuta ditugu. Kontsumitzen ditugun elikagaien jatorriari erreparatzen badiogu, tamalez, urrutikoak dira eta ez ditugu beraien ekoizpen moduak ezagutu ere egiten.

Hori dela eta, herriko udaletxeak,  inguruko ekoizle-kontsumitzaileen egoera denbora luzez aztertuta, proposamen bat egin du: “Gertueneko ekoizleen bidez, geureganatuko ditugu elikagaiak, jasangarritasun irizpideak betetzen badira, behin horiek bukatzean urrutiagoko ekoizleengandik lortzea ”.

Animatzen al zarete udaletxeak jarritako gonbidapen horri heldu eta  kontsumo ohiturak aztertzera?

Horretarako, egunero kontsumitzen ditugun elikagaien azterketa bat egin beharko da. Inguruko ekoizle berriak irteera bidez ezagutu eta jasangarritasunaren aldetik, egoera nola hobetu dezakegun hausnartu. 

“Ezagutzen dena, soilik maitatzen da maitatzen denak solik iraun dezake”

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago