Haur hezkuntza

Landareak ezagutzen

  • Arloa: Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
  • Maila: HH 2. zikloa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Belaunaldiz belaunaldi landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan ditugun landare arruntenei izena jartzea. 2001ean eginiko ikerketan, Wandersee eta Schussler botanikariek gauza bera ondorioztatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan; eta izena jarri zioten gertatzen ari zenari: plant blindness, landareekiko itsutasuna. 

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egindako ikerketa batek erakusten du haurrek landareekiko interes gutxi dutela eta honek, aldi berean, landareen ezagutza-maila baxua izatea eragiten du.

Proposamen honen bidez gure basoetan dauden landareetako batzuk identifikatuko ditugu eta landareen inguruan dugun begirada zabaldu eta aberasten saiatuko gara.

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago