Lehen Hezkuntza

Gertuko frutari kosk!

  • Arloa: Natur zientziak, ingurunea
  • Maila: Lehen hezkuntza
  • 2030 agenda helburua: Osasuna eta ongizatea, Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza, Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Egunerokotasunean, fruta jatea oso ohiko da, baina bere jatorria tamalez, ez da izaten oso gertukoa. 

Honekin lotuta, Nafarroa hegoaldeko ikastetxeko ikasleekin elkartruke esperientzia egiteko gonbidapena jaso duzue. Beraien intereseko gai bat landu nahi dute, zuen ikastetxera etortzen direnean, frutarbolak ezagutzea.

Animatzen al zarete?

Horretarako, inguruko frutarbolen informazioa bildu eta identifikatu ondoren, bere ezaugarriak aztertuz, gertutik ezagutu beharko dituzue. Zein frutarbola hazten dira gertuan? gereziondoaren enborra nolakoa da? Eta, sagarrondoen lorearen usaina zein ederra den? Hurritzaren itxura  berezia benetan, ezta? 

Goazen ba, frutarbolak ezagutzera eta dastatzera noski, hamaiketako edo merienda goxoa egin daiteke. 

On egin!!!

 

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago