“Urtaroen gurpilean goaz aurrea, naturaren mintzoa entzuten dugun bitartean”, hala zioen Pello Zabalak, Naturaren mintzoa liburuan.
Natura bizia da eta beti ari da komunikatzen, baina horretarako entzuteko prest egon behar: Haritzaren hostoak kolorez aldatzen hasi diren edo udaberriko hostoa noiz atera zaion, ihintza edo izotzik egin duen, hego haize epela ala iparra dabilen,…
Hona hemen esaera zaharren adibide batzuk:
Eguzki eta euri, martxoko eguraldi
Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean
Honekin lotuta, herrian urteko egutegia egiteko, esaera zaharren bilduma bat osatu nahi dute, hilabetez hilabete, garaiari dagokion esaera bat aukeratuz.
Animatzen al zarete egutegiaren eraketan parte hartzera?
Goazen ba, kanpo baldintzen sentsazioak jaso eta estazio meteorologikoko datuak aztertzera. Nolako sentsazioak dira itzalean? Eta eguzkitan? Haize lekuan? Edo haize ezkutuan? Errekatik gertu? Eta urrun? Errekako ura ikutzean?
Azkenik, garaiko egoeraren adierazle izango den esaera egokiena aukeratuz borobilduko da.