“Erlea planetatik desagertuko balitz gizakiak beste 4 urte bakarrik biziraungo lituzke” esaldia Albert Einstein zientzialari famatuari egotzi bazaio ere, badirudi esaldia ez dela berea. Hala ere, pentsatu dugu sekula nire herriko erle eta erle guztiak desagertu ezkero ze gertatuko litzatekeen?
Honi loturik, hauxe planteatzen dugu:
Polinizatzaile kopurua gainbeheran dagoela entzun dugu behin eta berriz. Liztor Asiatikoa gogor eragiten ari da eta aurten ere habi ugari aurkitu dira gure herrian, herriko sagastizaleak ere kexu dira, azken urteetan sagarrondoek sagar gutxi eta eskasak ematen dituztelako. Zergatia hausnartuko dugu eta honek izan ditzakeen ondorioetan. Zer ari da gertatzen erleekin? Zer arazo dituzte? zein eragin izan dezake honek ekosisteman? eta gugan?
Gure ikastetxe eta herrian erleen egoera nola dagoen aztertu eta proposamenak landuko ditugu.
Jane Goodall naturalista eta primateetan adituak zioen:
- Ulertzen duguna, zaindu ahal izango dugu.
- Soilik zaintzen badugu, lagundu ahal izango diogu.
- Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira.