Haur hezkuntza

Zer aurkitu dugu naturan?

  • Arloa: Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
  • Maila: 5 urte
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Gure ikastetxetik hurbil dagoen naturgune batera joango gara ibilbide bat egitera. Zer aurkituko ote dugu ibilbidean zehar? Nondik atera dira? Zergatik daude hor? Mendian aurkitzen dugun guztia hobe bertan uztea, baina gure kasuan mendiko zenbait elementu bilduko ditugu lan zientifikoak egiteko.

Honelakoak aurkitu ditzakegu:

Hostoa

Fosila

Ardi gorotza

Lorea

Egingo al dugu naturgune horren inguruko horma irudia? Horretarako argazkiak eta marrazkiak behar ditugu. Goazen lanean hastera!

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago