Haur hezkuntza

Naturako soinuekin jolasean

  • Arloa: Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
  • Maila: HH osoa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Naturan soinu ugari izaten dira eta belarriak erne jartzen baditugu makina bat soinu entzungo ditugu: errekako uraren hotsa, haizeak zuhaitz adarrak astintzean ateratako hotsa, okilaren moko hotsa, hegaztien kantu hotsak,… A ze soinu ederrak!!

Audioa

 

Amilotx urdina(Cyanistes caeruleus)

Txoritxo batek, kontutxo bat esan digu, «orainarte gure soinuak entzuten dituzue, baina gustora entzungo genuke zuen kontzertua».

Natura musika instrumentuz osatua dago eta sormena landuz, soinu ezberdinak lantzeko aukera dago.

Honetarako, ikastetxetik hurbil dagoen ingurune natural batera gerturatuz, lehenik eta behin, isiltasunean, belarriak erne jarri eta soinu ezberdinetaz gozatu dugu. Zein soinu entzuten dira gugandik hurbil? Eta urrunean? Erritmorik ba al dute? edo soinu solteak dira?

Ondoren, elementu naturalak bilatuko ditugu eta hauek erabiliz eta sormena astinduz, soinu ezberdinak sortuko ditugu.

Egingo al dugu, denon artean, elementu naturalen soinu kontzertua? Goazen bada!

 

 

 

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago