Ikastetxearen inguruko Natura 2000 sareko eremu batean, giza jardueraren eta naturaren kontserbazioaren arteko oreka hausteak kalte egin dio ondare naturalari azken urteetan. Gainera, klima larrialdi egoerak arazoa areagotu dezakela aurreikusten da.
Natura 2000 sareko eremu horretan, erabiltzaile eta eragile interesatu ezberdinak daude, eta, haien jarduerak naturaren kontserbazioarekin bateragarriak izan daitezen, udal taldeak parte hartzeko prozesu bat jarri du martxan giza ekintzaren eta naturaren kontserbazioaren arteko oreka helburutzat hartuta. Testuinguru horretan (eta klima larrialdiaren aurkako borroka aintzat hartuta), ikerketa bat egin, eta arazoa konpontzeko proposamen bat egin udalari.
Ziur beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, gaian murgiltzeko informazio ugari lortuko duzula.