Ura gure etxera urtegi batetik edo ur biltegi batetik dator. Baina haietara euritik edo mendiko erreka eta azpiko uretatik iristen da. Gehienetan lur gaineko urak zaintzen ditugu (errekak, ibaiak…), edaten dugun ura garbia eta kalitatezkoa izan dadin. Baina lur azpiko urak kutsatuz gero, zer gerta daiteke gure urtegi, biltegi, erreka eta ibaietan?
Nola kutsa daitezke mendiko urak? Nor dabil mendian? Lagunduko al diegu ingurumena zaintzen? Goazen gaia aztertzera eta guztientzako gomendioak sortzera.
Hona hemen mendiko uren zenbait irudi:
Erreka
Urtegia
Lurpeko ura
Lurpeko ura