Lehen hezkuntza
Gure mendietan zein animalia ezkutatzen dira?
- Arloa: Hizkuntzak eta Natur Zientziak
- Maila: LHko 1. eta 2. mailak
- 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza eta Lehorreko ekosistemetako bizitza
Basora, mendira… joaten garenean, hotsak aditzen ditugu, bidean gorotzak eta lumak, aurkitzen ditugu eta zuhaitzen enborretan zuloak ikusten ditugu. Baina gehienetan ez dakigu nork eginak diren.
Gure ikastetxetik hurbil dagoen naturgune batera joango gara ibilbide bat egitera, zer aurkituko ote dugu ibilbidean zehar? Zentzu guztiak beharko ditugu lan honetarako.
Mendian aurkitzen dugun guztia hobe bertan uztea, baina gure kasuan mendiko zenbait elementu bilduko ditugu lan zientifikoak egiteko.
Honelakoak aurkitu ditzakegu:
Egingo al dugu naturgune horren inguruko horma irudia? horretarako argazkiak eta marrazkiak behar ditugu. Goazen lanean hastera!