Derrigorrezko bigarren hezkuntza
Gizaldiz gizaldi gure herrian
- Arloa: Gizarte Zientziak, Natur Zientziak
- Maila: DBH osoa
- 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza
Afalorduan gurasoek esan dizute oporretan ezagututako familia bat zue herrira bisitan etortzekoa dela, eta, oso jende atsegina denez, gustura jaso duzu berria. Dena den, gurasoek laguntza eskatu dizute haien egonaldirako ekintza bat antolatzeko; beraz, lan pixka bat egin beharko duzu.
Bisitan datorren familia horretako amari asko interesatzen zaizkio arkeologia eta historia, eta, familia guztiak mendian ibiltzea oso gustuko duenez, bi gaiak uztartuko dituen plan bat egitea otu zaizu.
Lehen pauso gisa, udalaren webguneko “Ezagutu ondarea” atalera jo duzu. Idatzizko informazio gutxi dago, baina honako lau irudi hauek aurkitu dituzu bertan. Hasiera ona dirudi…
Talde txikitan elkartu, eta talde bakoitzak argazki bat aukeratu ondoren, argazki horrek ordezkatzen duen garaia ikertuko du. Ikerketaren ostean ibilbide egokiena prestatu beharko duzue.
Ziur beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, informazio ugari lortuko duzula.
Goazen mendira!
Antzinako izaki bizidunen aztarna ugari aurkitu dira. Ezagutu nahi al dituzu?
Bideoa ikusi
Euskal gizakiaren aztarna zaharrenak zein diren eta gure mendietan gordetako altxorra ezagutu dezagun.
Bideoa ikusi
Koba eta leizeek garai ezberdinetako animalia eta gizakientzako izan duten garrantzia azalduko zaigu eta gaur egun oraindik paper oso garrantzitsua jokatzen dutela ulertuko dugu.
Bideoa ikusi
Meatzaritzak aro ezberdinetan izan zuen garrantzia ezagutzeaz gain, gizakiak ustiatzen zituen mineral horien jatorriari buruzko azalpenak jasoko ditugu.
Bideoa ikusi