Batxilergo lanbide heziketa

Ekologismoa

  • Arloa: Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Batxilergo artistikoa, etab.
  • Maila: Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza eta Hiri eta komunitate jasangarriak.

Kalean pasiatzen ari zarela, espaloi ondoan aparkatuta dauden ibilgailuei begira zoaz. Halako batean, auto zahar baten atzeko kristalean honako eranskailu hau ikusi duzu:

Irudi ezaguna egin zaizu, baina ez dakizu benetan zer esan nahi duen edo zein testuingurutan kokatzen den mezu hori. Eranskailu horren historia eta atzetik duen mugimendu sozialaren bilakaerari buruz gehiago jakiteko ikerketa bat egitea erabaki duzu.

Lanketa honen barruan, mugimendu ekologistari loturiko 4-5 minutuko ikus-entzunezko labur bat grabatu eta muntatu. Dokumental erakoa, erreportajea edo testuinguru jakin bateko film laburra izan daiteke.

Beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, informazio ugari lortuko duzu.

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago