Batxilergo lanbide heziketa

Basoen diagnostikoa

  • Arloa: Biologia, Geologia
  • Maila: Batxilergoa – Lanbide Heziketa
  • 2030 agenda helburua: Kalitatezko hezkuntza, Hiri eta komunitate jasangarriak eta Lehorreko ekosistemetako bizitza

Biodibertsitateari eta Zerbitzu Ekosistemikoei buruzko Gobernu Arteko Plataformak (IPBES) 2019. urtean argitaraturiko txostenaren arabera, gaur egun munduan dauden zortzi milioi animalia eta landare espezieetatik milioi bat desagertzeko arriskuan daude, eta hamarkada bakar batean desager litezke, neurri eraginkor, premiazko eta erabakigarriak hartzen ez badira.

Asko dira biodibertsitatearen galera, neurri handi batean, habitaten endekapen edo suntsitzearen ondorio dela ebazten duten mundu mailako ikerketak. Ekosistemen egoera kaltetzeak eragina izan dezake haiek gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuetan ere (ekosistema zerbitzuak).

Gure lurraldean gaur egun mehatxatuta dauden hainbat bizidun espezie baso ekosistemei lotuta daude. Baita gure eguneroko jarduerak bermatzeko behar-beharrezkoak ditugun hainbat onura ere (kalitatezko ur hornidura, lurzoru emankorrak, aire garbia, etab.).

Komunitate zientifikoak eta erakunde publikoek baliabide ugari eskaintzen dizkigute gure basoen egoera ezagutzeko, baita ekosistema horiek hobetzeko helburuak finkatu ere:

Herri edo eskualde mailako baso naturalen diagnostiko bat egin, eta, etorkizunera begira, jasangarritasun helburuekin bateragarria den planteamendu bat garatu egoera hori hobetzeko. Ideia nagusiekin artikulu bat idatzi prentsan argitaratzeko.

Ziur beheko bideoak ikusiz, baliabideak aztertuz eta mapak interpretatuz, gaian murgiltzeko informazio ugari lortuko duzula.

Bideo hauek lagungarriak izan daitezke planteaturiko arazo egoera ebazteko:

Lanaren emaitza Naturan Hezten-en helbidera bidali dezakezu, eta gure lantaldeak aipamen bat bidaliko dizu.

Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.    Gehiago